
2008-04-01 | 15:53:40
Garzonek Batasunaren kontrako sumarioa amaitu, eta Karmelo Landa eta beste 40 lagun auzipetu ditu
Marije Fullaondo ez dago auzipetuen artean
Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek amaitu du dagoeneko 2002an abiatu zuen 35/02 sumarioa, Batasunaren kontrakoa, alegia. Gaur bertan argitara eman duen hiru orriko autoaren arabera, 41 lagun auzipetu ditu epaileak, tartean Karmelo Landa eatarra.
"Erakunde terroristako kide" izatea egozten die Garzonek auzipetuei. 41 auzipetuetatik 32 aske daude.
Batasuna auzian atxilotutako Marije Fullaondo Errigoitiko bizilaguna ez dago auzipetuen artean. 2007ko abenduan atxilotu zuten Fullaondo, Errigoitin bertan, etxera bidean zihoala. Karmelo Landa, aldiz, aurtengo otsailean atxilotu zuten poliziek.
Eako ezker abertzaleak datozen egunetan izan daitezkeen mobilizazioetara adi egoteko deialdia egin du.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.