
2008-04-09 | 16:04:03
Salutregiren kartzelaratzea salatu du PEN Club-ek
18/98ko auzian kondenatutako Toda eta Salutregiren kartzelaratzeak salatu ditu Idazle Presoen Batzordeak
Asteburuan Glasgown (Eskozia) egindako batzarrean idazleen nazioarteko Pen Club erakundearen Writters in Prison Comittek (Idazle Presoen Batzordea) Jabier Salutregi eta Teresa Toda Egin egunkariko arduradunen kartzelaratzeak salatu zituen.
18/98 auzian auzipetu eta hamarna urteko kartzela zigorra ezarri zieten Salutregi Eako udatiarrari eta Toda Egin-eko zuzendariordeari.
Urtzi Urrutikoetxea Euskal PEN Klubeko ordezkariak Egin eta Egunkaria auzien inguruko azalpenak eman zizkien PEN Club-etako 70 ordezkariei Glasgowko bileran . Ondoren, Salutregi eta Todaren kasuak azaldu zituen. Bileran batzartutako taldeen ordezkariek aho batez salatu zuten kazetari bien adierazpen eskubidearen urraketa.
Irailean Bogotan (Kolonbia) mundu mailako batzarra egingo du PEN Club-ak, eta bertan Salutregi eta Todaren kasuak aztertuko dituzte.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.