
PP alderdiak panpa belarra kontrolatzeko «berehalako neurriak» eskatu ditu
Ingurumena Alderdi Popularreko ahaldunak landare inbadatzaileak Urdaibai «mehatxatzen» duela ziurtatu du.
MIREN KORTA
Arturo Aldekoa Batzar Nagusietako Alderdi Popularreko ahaldunak panpa belarrak edo `Cortaderia selloana´-k Urdaibaiko Biosferan sortu dituen kalteak konpontzeko neurriak proposatu ditu. Hain justu, «landare arrotz inbaditzailearen hazkundea kontrolatzeko eta erauzteko berehalako plana» eskatu dio Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza sailari.
Lurralde-Azterlanetarako Bizkaiko Irakaskundeak herrialdean 2010ean lau milioi landare egotea aurrikusi zuen 2006an. Hori dela eta, Alderdi Popularrak, «kontrolatzeko planak berehala martxan jartzeko» eskatu du.
«Hedadura geldiezina»
Aldekoa kezkatuta azaldu da panpa belarraren hedaduragaz. «Espezieak Bizkaiko ekosistemak mehatxatzen ditu». Izan ere, «landareen zabalkundea geldiezina da eta dagoeneko ur-bazterrak, hondartzak edota Urdaibai bezala babestuta dauden eremuak hartzen hasi dira».
Adituen kalkuluen arabera, panpa landare bakoitzak milioi bat hazi sortu ditzake urtean. Alderdi Popularrrak hazien sakabanaketa hasi baino lehen jarduteko beharrizana ikusten du. «Landareen mototsak moztu eta txikitu behar dira, ugalketa zailtzeko».
Landare inbaditzaileak bertako espezieak mehatxatzen ditu. «Bertako landareek atzera egitera behartzen ditu, biodibertsitatea kaltetuz», Aldekoaren esanetan. Panpa belarra ohikoa da Argentinan, Brasilen eta Uruguain. Euskal Herrian espezie apaingarri gisa erabili ohi da. «Landare inbadatzailea, oraindik lorategiak apaintzeko belar bezala hartzen dute askok, zoritxarrez».
############
Aldekoaren arabera, «landareen mototsak moztu eta txikitu behar dira, ugalketa zailtzeko»
############
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.