Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Ea
2009ko urtarrilak 9, Barikua

;2008-07-22;Madalen jaiak ospatuko dituzte gaur Bermeon eta Elantxoben. Jaiak Aurton ere txosnarik ez jartzea erabaki du Elantxobeko Udalak; Lagan ere ez da txosnarik izango aurten.

Madalen jaiak ospatuko dituzte gaur Bermeon eta Elantxoben

Jaiak Aurton ere txosnarik ez jartzea erabaki du Elantxobeko Udalak; Lagan ere ez da txosnarik izango aurten.

itsasne madariaga

Gaur, uztailak 22, Madalen jaia ospatuko dute Bermeon eta Elantxoben. Bi herriok, urtero legez, hainbat festazale hartuko dituzte egun honetan.

Agintariek ere ohiturazko protokoloa egingo dute. Urtero legez, teila botako du Bermeoko alkateak Izaro irlako uretan. Ostean, Izarora heltzeko egingo duten itsas-erromeria errepikatuz, Elantxoberantz abiatuko dira bertan bildutako itsasontziak. Behin portura helduta, Elantxobeko alkateak Bermeokoari makila emango dio. Arratsaldean itsas-erromeria egingo dute berriro; Mundakara bidean. Azkenik, Bermeora bueltatuko dira.

Egitaraua

Bai goizean eta bai arratsaldean, fanfarriak ibiliko dira Bermeoko kaleak alaitzen. 11:00etan Meza Santua emango dute Santa Eufemia elizan. Ondoren, itsasontzietara igoko dira agintariak, portuan, Elantxoberantz abiatzeko. 18:00etan, ohiturari jarraituz, Elantxobetik Mundakarako bidea egingo dute.

Bermeora buelta, 19:30ean egingo dute, eta Bermeotarrak fanfarreagaz udaletxerainoko kalejira egingo dute. Sabino Arana enparantzan aurreskua egingo diete. 22:00etan, berriz, kontzertua egongo da Lameran.

Elantxobeko Udalak txosnak debekatzeko erabakia hartu du aurten ere. Ibarrangeluko Laga hondartzan ere ezin izango da txosnarik jarri.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.