Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Ea
2008ko abenduak 1, Astelehena

;2008-07-22;Urdaibai beste aste batez lehen postuan. Arrauna Zapatuan 4. bandera eskuratu zuen Marina Cudeyon, eta domekan hirugarren egin zuen Plentzian.

Urdaibai beste aste batez lehen postuan

Arrauna Zapatuan 4. bandera eskuratu zuen Marina Cudeyon, eta domekan hirugarren egin zuen Plentzian.

e. atxikallende

Asteburu honetan TKE ligako 6. eta 7. estropada puntuagarriak jokatu dituzte. Zapatuan Marina de Cudeyoko (Kantabria, Espainia) IV. bandera eskuratu zuen Urdaibai Umpro Avia traineru bermeotarrak. Denboraldi honetan Urdaibaik eskuratu duen laugarren bandera izan da zapatukoa.

Domekan Plentziako bandera jokatu zuten. Estropada hori Castrok irabazi zuen. Bigarren San Pedrok egin zuen 11,64 segundotara eta hirugarren Urdaibai sailkatu zen, 16,53 segundotara.

6. eta 7. jardunaldiak jokatuta, Urdaibai dago lehen postuan. Sei puntu kentzen dizkio sailkapeneko bigarrenari, joan den astean bino puntu bat gehiago.

KAE ligari dagokionean, asteburuan 5. eta 6. estropada puntuagarriak jokatu ziren. Zapatuan Ibaizalgo uretan Santurtziko udaleko XXIX bandera jokatu zen. Kaikuk eskuratu zuen eta Busturialdea trainerua azkena izan zen.

Domekako estropada Castron jokatu zen. Isuntzak irabazi zuen eta Busturialdea 4. izan zen 9 segundu eta 92 ehunenekora. Kaiku izan zen lehena helmugaratzen, baina deskalifikatu egin zuten.

############

sailkapenak

KAE liga Kaiku (60 puntu)

Isuntza (60 puntu)

Canargo (59 puntu)

P. Donibane (54 puntu)

Hondarribia (40 puntu)

Ondarroa (40 puntu)

Donostiarra Moyua (34 puntu)

Castro (32 puntu)

Itsasoko Ama (28 puntu)

Busturialdea (24 puntu)

Zierbena (20 puntu)

Portugalete (13 puntu) TKE liga Urdaibai (73 puntu)

Castro (67 puntu)

San Pedro (64 puntu)

Orio (57 puntu)

Zarautz (53 puntu)

Pedreña (48 puntu)

Zumaia (47 puntu)

Cabo da cruz (40 puntu)

Hondarribia (37 puntu)

Tiran (30 puntu)

Arkote (23 puntu)

Laredo (7 puntu )

############

Agenda

Elkarretaratzeak

kontzentrazioa
BERMEO, Taraska enparantzan - 2008-12-01

Erakusketak

Euskara elkarteen erakusketa
Aukeratu Herria, Kultur Etxea - 2008-11-28

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.