
Bizkaiko PPk Ricardo Bastidaren eraikina mantentzea eskatzen du
Kultura Aldecoaren arabera, «arte museo bat eraikitzeko ezin da hasi artelan bat eraitsiz; hasiera txarra izango litzateke».
erredakzioa
Bizkaiko Alderdi Popularraren arabera, Urdaibaiko Guggenheim Sukarrietako udalekuetan ezarriz gero, udaleku horietan dagoen Ricardo Bastidaren eraikin artistikoa mantendu beharko lukete. Bizkaiko Alderdi Popularraren batzar nagusietako ahaldun den Arturo Ignacio Aldecoaren esanetan, «etorkizuneko Urdaibaiko Guggenheim museoa egiteko proiektuan kontuan izan beharko lukete Sukarrietako udalekuetan dagoen Ricardo Bastidaren erakina mantentzea eta osatzea».
Aldecoaren ustez, arte museo bat eraikitzeko ezin da hasi artelan artistiko bat eraitsiz. Bere ustez, «proiektuak hasiera txarra» izango luke horrela egitekotan.
20. mendeko eraikina
BBK-k Sukarrietan dituen udalekuetako eraikina Ricardo Bastida arkitekto bilbotarrak egindakoa da. Bereak dira, besteak beste, Bilboko La Alhondiga eraikina, Lezamako etxea edo `Banco Bilbaok´ Madrilen (Espainia) duen egoitza.
Sukarrietako udalekuetako eraikina XX. mendekoa da, 1920ko hamarkadakoa. Estilo erregionalistako eraikin artistikoa da.
Saneamendu sarea
Bestalde, Bizkaiko Alderdi Popularreko kideen ustez, etorkizuneko Guggenheima egiteko lanak eraikin horren azpian saneamendu sarea eta ur beltzen ponpaketa-zentrua kokatzeko «aukera ezin hobea» izango litzateke. Izan ere, ponpaketa-zentro hori Sukarrietako parkean ezarri nahi dute. PPkoen arabera, «umeek jolasteko duten parke bakarra da eta inguruko aparkaleku bakarra». Horrez gain, lan horiek «herritarren kontrakotasuna kontuan izan gabe» egin nahi dituztela adierazi du Aldecoak.
############
Saneamendu sarea eta ponpaketa-zentrua Guggenheimen azpian ipintzea proposatzen dute
############
Elkarretaratzeak
kontzentrazioa
BERMEO, Taraska enparantzan - 2008-12-01
Erakusketak
Euskara elkarteen erakusketa
GAUTEGIZ, Kultur Etxea - 2008-11-28
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.